Viena

Dirua sobera banu, astebete (edo gehiago) pasatuko nuke Vienan museoak ikusten eta musika klasiko kontzertuetara joaten. Europan urtero kulturaren hiria aukeratzen dute, baina zalantza izpirik gabe Viena da Europako kulturaren hiriburu finkoetako bat. Hemen kontatzen dudan Vienako egonaldia bi egunekoa izan zen, gero Pragara jo nuen beste bi egun lagun bat bisitatzera. Goiz, oso goiz heldu …

Viena Read More »

Abadia jauregia

Hendaia inguruko itsaslabarretan ipuinetakoa dirudien jauregia dago. Harri grisezko eta teilatu beltzeko eraikina ondo moztutako belar berdearen gainean altxatzen da ozeanoari begira. Antoine d’Abbadieren bizitoki eta lantoki izan en hori XIX. mendearen amaieran eta gaur egun ere jabearen bizitzaren isla da. Antoine Euskal Herriak eman duen ikusmin handieneko pertsona izango da agian. Bizitza osoa han-hemenka …

Abadia jauregia Read More »

Soriako Mendebaldea, Osmako lurrak eta inguruak

Aspaldian isilik egon naiz lanak behartuta, baina hilabete hauetan egin ditudan bidaiak kontatzen hasiko naiz berriro. Apurka-apurka, han-hemenka jasotako oharren bidez memoriari eraginda, ezagutu ditudan lekuen berri emango dizuet. Isiltasunaz ari garela, Soriari buruz hitz egitea ezinbestekoa da. Soria da Espainian kilometro koadroko biztanle gutxien dituen probintzia. Europan ere, populazio-dentsitate txikiena duen eremuetako bat da. …

Soriako Mendebaldea, Osmako lurrak eta inguruak Read More »

Paris – Postaletan agertzen ez direnak

Batzuetan zaila badirudi ere, Parisen jende arrunta bizi da: hirian lan egiten dute, ikasten dute, erosketak egiten dituzte… Eiffel dorrea hor ez balego bezala. Eta niri pila bat gustatzen zait tokiko jendea nola bizi den ikustea. Lehen lotsa ematen zidan turista itxuraz horrelako lekuetan ibiltzea, baina turista izateak ematen dizun askatasuna deskubritu dudanetik argazki makina …

Paris – Postaletan agertzen ez direnak Read More »

Bilboko Guggenheim museoa

Bilboko Guggenheim museoak 20 urte bete ditu. Gaztea banaiz ere, gogoratzen dut museoko obrak hasi baino lehen inguru hark zuen itxura: fabrika zaharrak, parking bat, trenbidea… Deustuarrok Deustuko zubia gurutzatzean ez genuen ezer ikusten Arte Ederren museora heldu arte. Gaur egun, ordea, guztiz aldatu da erreka ondoko paisaia; “Guggenheim efektua” deitzen diote. Ezer gutxi geratzen …

Bilboko Guggenheim museoa Read More »

Segovia estaldurarik gabe

Gaztela zabala da distantziak handiak dira, herriak txikiak eta eguzkiak gogor jotzen du. Eta leku askotan ez dago mugikorrerako estaldurarik. Nire lagun batzuk dezente agobiatu ziren kontu horrengatik; nik lasaitasuna sentitu nuen! Izan ere, gustatzen zait deskonektatzea eta arreta guztia bidaiari eskaintzea. Batek pentsatuko du Segoviak ez duela eskaintzeko askorik eta arreta askorik ere ez …

Segovia estaldurarik gabe Read More »

Murtzia

Lanak Murtzia kapitalera ekarri nau oraingo honetan. Lanak ekarri nau eta ni gai izan naiz heltzeko; izan ere, ez baita batere erraza Murtzian murtziarrekin batera gidatzea. Baina, tira, heldu naiz eta Murtziaz gozatu ahal izan dut. Oso sentsazio atsegina izaten ari naiz hiri honetan, egia esan. Murtziak duen onena klima da; beroa egiten du, bai, …

Murtzia Read More »

Han-hemenkak lehen urtea ospatzen du!

Sinestezina badirudi ere, Han-hemenkak urtebete bete du. Atzera begira zaila zait kontatzea zenbat ordu pasatu ditudan edizioan, txukunketan, mezuak irakurtzen eta erantzuten… Izan ere, blog bat tarteka elikatzeak bere lana du. Han-hemenka blogetan! leihaketara aurkeztu nuenean, “bidaia blog xumea (momentuz)” deitu nion proiektutxo honi. Xumea izaten jarraitzen du, zalantza izpirik gabe, baina gero eta eduki …

Han-hemenkak lehen urtea ospatzen du! Read More »

Praga

Praga Txekiar Errepublikako hiriburua da, baina Txekiar Errepublika errepublika izan baino lehen Austro-Hungariar inperioaren parte izan zen (eta lehenago Bohemiako printzeen egoitza) eta enperadore eta erregeen indarra eta disdira nabaria da. Pragan bi bereizketa egin daitezke: alde batetik, Praga historikoa eta Praga sovietarra bereiz daitezke eta beste aldetik, Moldava errekaren bi aldeak ditugu. Nik Praga …

Praga Read More »

Gaztelugatxe

Euskal kostaldeak ehundaka txoko eder dituela ukaezina da. Areazko hondartza luzeek eta labar harroek hamaika postal betetzen dituzte. Kantauri itsaso kupidagabeak zigortzen duen lur eremu horretan penintsula txiki bat olatuen talken aurka irmo altxatzen da. Hori da Gaztelugatxe. Mundura Dragonstone izenez salto egin badu ere, euskaldunontzat aspalditik da ezaguna Bermeo eta Bakio artean altxatzen den …

Gaztelugatxe Read More »

Dordoña-Ardoaren bideetatik

Frantzia erdialdean, Euskal Herritik erlatiboki hurbil herri moñoñoz betetako eskualdea dago. Erdi Aroko kale estuak eta mahastiak tartekatzen dira Parisekin zerikusi gutxi duen inguru honetan. Dordoña ibaiari jarraiki Frantziako ardoen bidea egin dugu eta hain ezaguna ez den harribitxi hau deskubritu dugu. SAINT-ÉMILION Ardoari buruz dakitenek Saint-Émilioneko ardoa onena dela esango dute. Izan ere, herri …

Dordoña-Ardoaren bideetatik Read More »

Tresna-barrara saltatu