blogetan! 2017

Ziurrenik Azkue fundazioak eta Argiak antolatutako blogetan! blog leihaketaren bidez heldu zarete blog honetara. Eskerrik asko, behin bada ere hona sartu izanagatik eta espero dut bloga gustuko izatea. Ikusiko zenuten hemen bidaiei buruz hitz egiten dudala eta bisitatzen ditudan lekuen gida modukoak egiten saiatzen naizela. Kronikaren bat ere idatziko dut inoiz, esperientzia pertsonalagoak… Baina ez da beti erraza! Ez naiz oraindik bidaiari profesionala, gustatuko balitzait ere. Dena den, ez naiz dramatiko jarriko; nire lana dela eta batzuetan bidaiatzeko aukera izaten dut eta esan daiteke beti nagoela prest aisialdian bidaiatxoak egiteko, bidaiatzea baita nire bizio bakarra.

Behin blog honetan sartuta, barrutik nabigatzera gonbidatzen zaituztet, baita iruzkinen bidez informazioa elkarbanatzera ere. Leihaketa ondo dago blogari ikusgarritasuna emateko, baina ezer gutxirako balio du ikusgarritasunak blogaren mezua ez bazaio inori heltzen. Badakit agian oraindik leku gutxiri buruz hitz egin dudala eta leku exotikorik (Itzaltzu exotikoa ez bada) oraindik ez dudala deskribatu edota iruzkindu. Helduko dira edo helduko naiz exotikotzat ez ditugun leku horiek exotiko bihurtzera (saiatuko naiz!).

Beraz, oraindik botorik ez baduzue eman eta hemen ikusitakoa gustatu bazaizue, http://www.blogetan.eus/bozkatu/bloga/277 estekan klik egin eta Han-hemenka bozkatu! Eta noizbehinka ere berriro bisitatu, batek daki zeri buruz hitz egingo dudan hurrengoan, batek daki nora eramango nauen bizitzak!

No Responses

Leave a Comments

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu