Han-hemenkak lehen urtea ospatzen du!

Sinestezina badirudi ere, Han-hemenkak urtebete bete du. Atzera begira zaila zait kontatzea zenbat ordu pasatu ditudan edizioan, txukunketan, mezuak irakurtzen eta erantzuten… Izan ere, blog bat tarteka elikatzeak bere lana du.

Han-hemenka blogetan! leihaketara aurkeztu nuenean, “bidaia blog xumea (momentuz)” deitu nion proiektutxo honi. Xumea izaten jarraitzen du, zalantza izpirik gabe, baina gero eta eduki gehiago eta bisitari gehiago jasotzen ari da. Badoa itxura hartzen, esaten den bezala.

Guztira urte honetan zehar 20 artikulu publikatu ditut, 5.000 bisita pasa jaso ditut (blogean, ez etxeko atarian) eta argazkiak gordetzeko nuen espazioaren % 62a dagoeneko xahutu dut. Deigarria egin zait udan jaso dudan bisita kopurua, badirudi jendea bidaiatzeko grinaz ibili dela oporraldi honetan. Eskerrik asko blog honetako edukia irakurtzeko modukoa iritzi duzuelako. Eskerrik asko ere behin blogean sartuta artikulu batetik bestera salto egin duzuen horiei guztiei!

Hala da, bai, irakurlerik ez balu blog honek orain dela asko utziko nioke ezer idazteari. Zorionez, badut oraindik zer kontatu (baita nori kontatu ere, dirudienez). Zehazki 4 artikulu ditut esku artean argia noiz ikusiko zain. Eta, bai, astero pentsatzen dut kontaktu helbidea (hanhemenkablog[abildua]gmail.com) leku txukun batean jarri behar dudala. Eta, bai, Segura Irratian egiten dudan kolaborazioaren podcasta ere noizbait hemen jarri beharko dut. Susmoa dut bigarren urtea ez ote den izango lehena baino gogorragoa!

Amaitzeko, lehen erabiltzaile arruntei euren klikak eskertu dikiedan bezala, blog honen sona zabaltzen lagundu didaten Deustuko Prest! aldizkariari eta Berbaizu euskara elkarteari, Bakioko Udal Liburutegiari eta, nola ez, Segura Irratiari eskerrik beroenak eman nahi dizkiet. Blog honek, bere xumetasunean, baliogarritasun apur bat behintzat bazuela sinetsi dute eta euren eguneroko jardueran tarte bat ere eskaini didate. Eskerrik asko bihotzez!

*Artikulu hau ilustratzen duen irudia Cinque Terrerako bidean autobusa restop batetik ia ni gabe joan zeneko istorioa kontatzen duen komikia da.

Leave a Comments

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*

Tresna-barrara saltatu