Tresna-barrara saltatu

Egilea

Begoña naiz, 1989an jaio nintzen mundura eta 1994an oparitu zidaten lehen argazki kamera. Udaro bidaiatu izan dut familia edota lagunekin, baina ez dut itxurakeria gogoko eta horren isla dira nire bidaiak (eta nire argazkiak). Astelehenetik ostiralera ikerlaria eta oporretako bidaiaria naiz. Ez wanderlustik, ez janarien argazkirik, ez Baliko kolunpio batean iluntzerik. Blog honen helburua jende arruntak egin ditzakeen bidaia arruntak kontatzea da. Batzuetan eguraldi ona egiten du, beste batzuetan ez hainbeste. Batzuetan zortea izaten duzu eta beste batzuetan monumentuak aldamio bat du aurrean.